2009-12-19

KAMIXETAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!












iEPE!

Bagoaz Poliki-Poliki gure proiektuarekin aurrera!!!!!
Berri pozgarri batekin gatoz gure blog honen 2. sarrerarako...

KAMIXETAK PREST DAUZKAGU!!!!!!

Eta gabonak gainera etorri zaizkigun honetan, ba al dago lagun talde bati, abentura bat osatzeko salgai jarri duten kamixeta bat erostea baina detaile politagorik? ba al dago zure bikotekideari Olentzerotan kamixeta eder hau oparitzea baina erregalu dotoreagorik? eta zure kuadrilako lagun ikustezinenarko, zer egiteko ideiarik ez duzula? erreza da oso! guk badaukadu kamixeta eder bat eta horrekin.... ziur asmatuko duzula!

Bi aukera daude erosteko, guregana zuzenean jo (Esku, Borja, Oinatz eta Ikardo)edota Sunbilla Ostatura gerturatu eta han bertan probatu eta erosi!!

Neskentzako eta Gizonentzako kamixetak daude, eta guztiak neurri guztietan (oraingoz behintzat) s, m, l, xl eta xxl!

Ez utzi azken momenturako, gabonetako fashion-artikulua izango da eta, ez-erosi izanaren damu ugari egongo da hauek bukatzen direnean!! MUGI ZUREA EROSTERA!!! EZ GERATU GABE!!!!

Prezioa 13€ koa da, merkeagoak aurkituko dituzu, garestiagoak ere, baina politagoak ziur ezetz!


Kamixetetaz aparte, hurrengo sarrerarako utziko dugu Visadoaren kontua, 2010 urteko urtarrilean ateratzeko intentzioa daukagu, eta lehengoan esan nuen bezela, behin kamixetak, hegaldia, txirrinden garraioa, taldea zehaztu dugula, eta visadoa lortuta, burubelarri sartuko gara ibilbidearen diseinuan... baina horrek 2010eko lehen zatian beharko du!

besterik gabe...


ZORIONAK ETA MOSKUBERRI ON!!!

2009-11-21

Moskva - Mosku 2010

2010eko Uda ... 50 egun... lagun talde bat... Errusiatik Euskalherrira... txirrindaz...


Beno... ematen duenez... ez dago atzera bueltarik,... Ideia, jendea, gogoak, ilusioa, etb pilatu ditugu eta abentura martxan jarri dugu...

Erdi txorakeri-erdi serio moduan hasi zen erokeri hau, forma hartzen dijoa, Moskutik(Errusia) Moskura(Irun) txirrindan joatearena, alegia. Oraingoz 4 laguneko taldea osatu dugu; Esku, Oinatz, Borja eta ni neu, Ikardo

Errusia eta Euskalherriaren artean dauden herrialdeak ikusi, kulturak ezagutu, elkarrenganako harremanak sendotu eta ondo pasatzeko asmoak sartuko ditugu motxiletan. Guzti hori eta gehiago lortuko dugularen zalantza izpirik ez daukagu behintzat...

Lehenengo urratsak alde ``lojistikotik´´ ari gara ematen, izan ere gero etorriko dira txirrinda gainean pausoak emateko garaiak, fisikoki garai gogorrenak agian, baina ez garrantzitsuenak. Eta ez garrantsitzuenak diogu orain lan ``burokratikoa´´ egitea tokatzen delako, lan astunena, lan itsusiena, baina lan beharrezkoa finean. Visadoak, hegaldiak, nola egin aurre abenturak suposatzen duen karga ekonomiko handiari, nola lotu hemengo gauzak (lana, betebeharrak, etb), ibilbidearen aurreikuspena, etb etb ETB ETB

Oraingoz ``etxekolanak´´ ongi dijoaz eta astiro-astiro ari gara lortzen forma ematea urte askotan gure buruetatik kendu ezinda ibiliko garen abentura honi... Hasteko, hegaldia lortu dugu prezio on batean, Errusiaraino txirrindak garraiatzeko arazoa ere lotua daukagu, Kamixeta salketa jarriko dugu martxan gabonetan (izango duzue honen berri aurrerago, baina jakin dena martxan dagoela) eta visadoaren arazoa konpontzeko irrikitan gaude, behin hau lortuta, burubelarri sartuko garelako ibilbidearen diseinuan...


Abentura honen aurkezpenarekin bukatzeko, eskerrikasko batezere hemendik Udararte, ``moskva mosku´´ honen TXAPA aguantatzen ibiliko zareten, famili, neskalagun, koadrila, etabarrei,... sentitzen dugu... Benetan!