2010-01-29

2010a, GURE URTEA!


Beno, azkenik, iritsi da 2010a, Mosku – Moskuren urtea, urruti zirudiena hau dena prestatzen hasi ginenean.

Lehenengo eta behin, aipatu dagoeneko ez garela laukote bat, Nestor ere animatu da eta bostkote bihurtu gara. BERRI ONA ZENTZU GUZTIETAN!! izan ere persona bat gehiago izanik, abentura, harramenak, kilometroak, arazoak eta herrialdeak zeharkatzeko beste kide batekin, dena errezagoa egingo zaigulakoan gaude! ONGI ETORRI NESTOR!!!!!

Prestaketen arloan, poliki poliki aurrera goaz gure buruaustea den Visadoarekin. Hau lortzeko beharrezkoak diren Pasaportea eta bidai aseguruarekin gaude orain, izan ere ezdigute Errusian sartzeko baimena eman nahi bidai-aseguru pribatu batekin ez bada. Europe-Asistance rekin egin dugu 5entzat eta ematen du ez dugula arazorik edukiko honekin behintzat.

Nestor ez beste guztiok (berak badaukalako) bidaiatzeko txirrindak erosteko tramiteekin gaude. Errenteriako denda batean lortu dugu beherapen on bat 4 batera erosita, eta seguruenik Otsaila erdialdean joango gara hauen bila. Alforjekin ere antzekoa gertatu eta 4 erosita prezio eder bat lortu genuenez, etxean ditugu iada, jejeje ezin denborarik galdu!!!! Irrikitan gaude txirrindak montatuta edukitzeko eta hauek probatzeko!! (Seguruenik aste santuan ``ekipo guztia´´ estrenatu eta 4-5 eguneko irteeratxoa egingo dugu ensaio-orokor moduan…)

Beste alde batetik, Kamixetak bukatzen hasi zaizkigu zenbait neurritan. Neskenak ia ez dira geratzen eta mutilen XL eta XXL ak agortu dira, S eta L batzuk geratzen dira oraindik eta M dexente… EZ GERATU GABE!!!!


154 egun BARTZELONA-MOSKVA hegaldirako!
hurrengorarte!!!


p.d: VOZKA a palo edaten dutela gosaltzeko???? Ohitu beharko gara behin han gaudela ez gaizki geratzeko… jejejej