2010-04-25

BISA




Aspaldiko!!!!

Gutxi dago kontatzeko azkeneko aldiz blog hau berritu genuenetik, baina gutxi hori burokratikoki garrantzi handikoa...

BISAK DAUZKAGU!!!!!


Bakoitzaren pasaporteari, Errusiara sartzeko beharrezkoa den baimena erantsi diote Bartzelonan dagoen Errusiako kontsulatuan... beraz... baimen ofiziala daukagu herrialdean sartzeko.... TOMAAAA!!!

Gero eta gauza gutxiago geratzen zaizkigu egiteko, ematen duenez garaiz ibiliko gara Uztailaren 2an hegazkinean ``etxekolan´´ guztiak eginda ditugula sartzeko....

Laster arte!!!

67 egun BARTZELONA - MOSKU hegaldirako

AAAAA!!!! kamixeta berriak jasotzeko zain gaude!!! L, XL eta XXLak iritsiko dira, M eta S batzuk oraindik geratzen dira.... AZKEN AUKERA ZURE KAMIXETA ESKURATZEKO! (lehenengo tiradakoak segituan amaitu ziren, eta....)

2010-04-05

Astesantuko txangoa

Irun - Luz SaintSauveur




Astesantuan, 4 eguneko txangoa egin dugu. Naiz eta batzuk ezin izan duten etorri, ensaio orokor moduan Luz-eraino joan gara.

Irundik atera, senpere, hazparne, donapaleu, atarratze eta mauletik pasa ondoren, lehenengo egunean Montorin egin genuen lo. Bigarrenean Luz-eraino Iritsi ginen. Bueltan Lurdesetik eta Marieblanquetik pasa onodren Escoten egin genuen lo, azken egunerako, Escot, Oloron, peyhorade, baiona, biarritz, Irun utzi genuelarik.

Eguzkia, euria, haizea, txingorra, beroa, hotza.... ez da ezer falta izan.

Gauza pila hobetzeko, baina uste genuena baina dezenteago atera da dena....



Hiru hilabete baina gutxiago.....