2009-11-21

Moskva - Mosku 2010

2010eko Uda ... 50 egun... lagun talde bat... Errusiatik Euskalherrira... txirrindaz...


Beno... ematen duenez... ez dago atzera bueltarik,... Ideia, jendea, gogoak, ilusioa, etb pilatu ditugu eta abentura martxan jarri dugu...

Erdi txorakeri-erdi serio moduan hasi zen erokeri hau, forma hartzen dijoa, Moskutik(Errusia) Moskura(Irun) txirrindan joatearena, alegia. Oraingoz 4 laguneko taldea osatu dugu; Esku, Oinatz, Borja eta ni neu, Ikardo

Errusia eta Euskalherriaren artean dauden herrialdeak ikusi, kulturak ezagutu, elkarrenganako harremanak sendotu eta ondo pasatzeko asmoak sartuko ditugu motxiletan. Guzti hori eta gehiago lortuko dugularen zalantza izpirik ez daukagu behintzat...

Lehenengo urratsak alde ``lojistikotik´´ ari gara ematen, izan ere gero etorriko dira txirrinda gainean pausoak emateko garaiak, fisikoki garai gogorrenak agian, baina ez garrantzitsuenak. Eta ez garrantsitzuenak diogu orain lan ``burokratikoa´´ egitea tokatzen delako, lan astunena, lan itsusiena, baina lan beharrezkoa finean. Visadoak, hegaldiak, nola egin aurre abenturak suposatzen duen karga ekonomiko handiari, nola lotu hemengo gauzak (lana, betebeharrak, etb), ibilbidearen aurreikuspena, etb etb ETB ETB

Oraingoz ``etxekolanak´´ ongi dijoaz eta astiro-astiro ari gara lortzen forma ematea urte askotan gure buruetatik kendu ezinda ibiliko garen abentura honi... Hasteko, hegaldia lortu dugu prezio on batean, Errusiaraino txirrindak garraiatzeko arazoa ere lotua daukagu, Kamixeta salketa jarriko dugu martxan gabonetan (izango duzue honen berri aurrerago, baina jakin dena martxan dagoela) eta visadoaren arazoa konpontzeko irrikitan gaude, behin hau lortuta, burubelarri sartuko garelako ibilbidearen diseinuan...


Abentura honen aurkezpenarekin bukatzeko, eskerrikasko batezere hemendik Udararte, ``moskva mosku´´ honen TXAPA aguantatzen ibiliko zareten, famili, neskalagun, koadrila, etabarrei,... sentitzen dugu... Benetan!

6 comentarios:

  1. Joe ikardo, ze hitz politak aizu!
    emozionatu egin naiz!

    ResponderEliminar
  2. ur crazy guys! hope your journay will be good and i ll see many amazing photos here.

    ResponderEliminar
  3. aupa nestor!
    el equipo del mariño te ayuda a pedalear. De moscu a mosku es todo cuesta abajo.

    Leandro

    ResponderEliminar
  4. Aupa Ekipo!!!!

    Zuek bai, zuek. Enbidia ematen didazue esperientzia honekin. Animo eta eman egurra. Gutxi falta da Moskuko jaitarako. Azkenean pena ere hartuko duzue hona iristean, ba bide batez Santiagoraino segi dezakezue.
    Bueno ekipo besarkada bana ongi pasa, ni Sunbillara noa. Oinaaaatz!!! Bi kaña mesedez!! Oinatz?!

    Beñat

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.